Eibar-Sahara elkartekoek liburu-azoka ipiniko dute asteburuan Untzagan, Debako Gaztelekukoen laguntzarekin. Gaur 16:30etik 20:30era egongo dira, bihar 11:00etik 20:30etara eta domekan 11:00etatik 14:00etara. Ateratzen den diruaren zati bat abenduaren 3an Gasteiztik irtengo den “Caravana 4×4” proiektura bideratuko dute. Edurne Uzkudun elkarteko kideak gidatuko du kanpamentuetaraino joango diren 50 ibilgailuetako bat eta, azaldu duenez, behar gehien duten hango familien artean banatuko da dirua.
#azoka#eibar#liburu#Sahara
Gaiarekin zerikusia duten albisteak