Saharako haurrei behar-beharrezko produktuak eramateko karabana abiatuko da Euskal Herritik

Saharako haurrei behar-beharrezko produktuak eramateko karabana abiatuko da Euskal Herritik
2020/06/05 eta kitto!
Uda honetan Saharako umeak ezin izango direnez etorri, ‘Oporrak bakean’ egitasmoak Tindufeko errefuxiatu esparruan dauden haurrei behar-beharrezko produktuz (tartea, sendagaiak) betetako 28 kg-ko maletak eramateko karabana antolatu du. “Kamioiak, autobusak, autoak, 4x4-k edo furgonetak behar ditugu maletak eramateko”, diote Eibar-Sahara elkartekoek.

Proiektuaren inguruan informazio gehiago behar izanez gero, 635 28 59 82 (Jone) telefonora deitu edo idazkaritza_sahara_euskadi@gmail.com helbidera idatzi daiteke.

sahara karabana