Saharako haurrentzako, harrera familia bila

Saharako haurrentzako, harrera familia bila
2023/04/12 eta kitto!

Oporrak Bakean programan izena emateko epea zabalik da apirilaren 23ra arte. Haur sahararrak uda pasatzera etorriko dira Euskal Herriko familietara, ekaina amaieratik abuztu amaierara. Programa horretan parte hartzeak, Saharako haurrek udara Euskal Herrian pasa dezaten harrera familia izatea suposatzen du. Modu horretan, haur sahararrek uda basamortutik eta errefuxiatu kanpamentuetatik kanpo pasatzeko aukera dute, eta familia euskaldunek herri sahararrari lagundu eta beste kultura batekin elkarbizitzeko aukera daukate. Eibar-Sahara elkartetik azaldu dutenez, "ondo elikatu eta mediku errebisioak egiteko aukera emateaz gain, gure naturaz, ohituraz, kulturaz, hizkuntzaz… disfrutatzeko aukera ematen die programak Saharako haurrei". Beraz, Eibarko familiak animatu nahi dituzte, "beste behin ere haur saharrarak  gure artera ekartzeko".

Sahara Euskadi, Fronte Polisarioa eta Oporrak Bakean egiten dute antolaketa-lana haurra iritsi aurretik, eta bitartean nahiz ondoren arduratzen dira kudeaketa guztiaz. 1979an sortu zen proiektua elikadura zein osasun kontuetan laguntzeko.

Informazio gehiago: www.oporrakbakean.eus