Saharako Ilargi Gorriak errefuxiatuei laguntzeko larrialdi deia egin du

Saharako Ilargi Gorriak errefuxiatuei laguntzeko larrialdi deia egin du
2015/10/22 00:00
eta kitto!

Saharako Ilargi Gorriak larrialdiko deia egin du, asteburuan izandako euriteek eta haize boladek Tindufen (Aljeria), errefuxiatuen kanpalekuetan kalte material ugari eragin dituztelako.

Errefuxiatu guneetan bizi diren sahararrek bereziki elikagaiak eta etxeko tresnak galdu dituzte eta, horrekin batera, askok etxea galdu dute. Gauzak horrela, laguntzeko bide ezberdinak zabaldu dituzte gobernuz kanpoko zein bestelako erakundeek. Eibar-Sahara Elkartekoak errefuxiatuei laguntzeko dirua batzen ari dira, Euskadiko Kutxako 3035 0023 99 0230081679 kontu korrontean Eta Saharako Ilargi Gorriak, berriz, Banco Sabadellen dauka kontua (ES84-0081-0655-63-0001351540). Bestalde,
Eibar-Sahara Elkartearekin batera jarduten duen ATFAL Getxoko Sahararen Aldeko Elkartearekin kontaktuan ipintzeko 658751319 / 658751359 telefono zenbakietara deitu daiteke edo, bestela, elkartearen posta kutxatilara idatzi (ATFAL Getxoko Sahararen Aldeko Elkartea, 438 posta kutxatila, 48991 Getxo). Eremuetan ez dute horrelako egoera larririk ezagutu 40 urtetan eta, gainera, eguraldi iragarpenek euri gehiago egiteko aukera aurreikusten dute eta, beraz, egoerak okerrera egingo duen beldur dira.