Saharako umeen harrera familiek formakuntza saioa izango dute barixakuan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Saharako umeen harrera familiek formakuntza saioa izango dute barixakuan
ETA KITTO 2022, Eka 06

Pandemiaren ondorioz zenbait urtez Euskal Herrira etorri ezinik egon ondoren, Saharako umeek uda gurean pasatzeko aukera izango dute aurten ‘Oporrak bakean’ ekimenaren bitartez.

Aurtengo edizioan 100 harrera familia inguruk eman dute izena eta Eibarrera bost haur etorriko dira udan. Batzuentzat ez da lehen aldia izango, baina beste batzuentzat bai. Beraz, familiei beharrezko informazioa emateko, programaren antolatzaileek formakuntza saioa eskainiko dute barixakuan 17:30ean, Armeria Eskolan.

saharako umeak oporrak bakean

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »