Ernai gazte antolakundeak antolatuta, protesta egin dute gaur goizean hainbat pertsonak Sallabenteko biribilgunean Zaldibarko lur-jausiaren inguruan gertatutakoa salatzeko. Gazteak Ermua eta Eibar lotzen dituen errepidean kateatu dira. Trafikoa 8:10 inguruan moztua dute, eta 20 minutu inguru egon da errepidea moztuta, Ertzaintza gerturatu eta kateatutako gazteak beratik kendu arazi dituzten arte. Gazteek azaldu dutenez, “Jaurlaritzaren normalitatearekin” hausteko moztu dugu trafikoa.




Ernaizaldibar
Gaiarekin zerikusia duten albisteak