San Andres gerontologikoko enpresa-batzordeak aurreikuspen eta baliabide falta salatu du

San Andres gerontologikoko enpresa-batzordeak aurreikuspen eta baliabide falta salatu du
2022/01/26 eta kitto!
San Andres zaharren egoitzako enpresa-batzordeak eta CCOO, LAB, ELA eta UGT sindikatuek adierazi dute Gipuzkoako Foru Aldundia ez dela bere arauak betetzen ari eta, ondorioz, gerontologikoaren erabiltzaileen eta langileen osasuna arrisku larrian jartzen ari dela. “30 lagun daude kutsatu dagoeneko”, CCOOk dioenez.

Sindikatuaren arabera, “2020an egoitzaren gestioa KABIA Aldundiaren sozietateak hartu zuen eta antolakuntzan aldaketak egin zituen. Esan zutenez, pandemiaren aurrean arriskuak murriztea zen asmoa, baina sindikatuek neurriak nahikoak ez zirela salatu genuen”. Eta zera gehitzen dute: “Aldundiak sektorizazioaren argudio faltsua erabili zuen. Hau da, infektatuta dauden pertsonak banatzea, baina ez zuen baliabiderik eman hori horrela izateko. Ondorioz, langileek pertsona infektatuak eta ez infektatuak artatu behar dituzte txanda berean, gaitza hedatzeko duen arriskuarekin”.

Erizain falta dagoela salatu dute sindikatuek, ohiko lanorduaz aparte ordu gehiago eskainiz. “Egoera jasangaitza da, kudeaketa hau ez da onargarria pertsona nagusiek izan behar duten kalitatezko-atentzioaren estandarren arabera. Beraz, CCOOk hartu beharreko neurriak hartzea eskatzen du, gaia salatu arren egoitzaren zuzendaritzak jaramonik egin ez duelako”, dio sindikatuak.