Sareetan zabaldu den udaltzain eibartarraren mezua gaitzetsi du alkateak

Sareetan zabaldu den udaltzain eibartarraren mezua gaitzetsi du alkateak
2021/05/11 eta kitto!
Eibarko udaltzain bat “A todo el que te pida, dale. Lucas 6;30” esaldia idatzita duen katillu bat eusten agertzen den argazkia zabaldu da gaur sare sozialetan. Esaldi hori talde ultraeskuindarrek erabili izan dute eta, ondorioz, argazkiak zeresana eman du sareetan.

Horren aurrean, Jon Iraola alkateak mezua igorri du Twitter bitartez, gaiaren larritasuna kontuan hartuta, neurriak hartuko dituztela adieraziz. “Hasteko, gertatutakoren berri izan dugunean, miaketak egin ditugu gertatutakoa jakiteko eta hartu beharreko neurriak hartzeko”, aipatu du. “Alkate moduan horrelako mezuen aurka egiten dut eta, bestetik, mezu hauek ez dute Eibarko Udaltzaingoa ordezkatzen”.