Seme-alabekin egoera zailak lantzeko tailerra eskainiko dute eguaztenean

Seme-alabekin egoera zailak lantzeko tailerra eskainiko dute eguaztenean
ETA KITTO 2022, Ots 14

Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak ‘Nola landu egoera zailak (doluak, beldurrak…) gure seme-alabekin?’ izeneko hitzaldi-zikloa eskainiko du ‘Gurasoak martxan’ programaren barruan. Lehen saioa eguaztenean egingo da, 18:00etan, Portaleko areto nagusian.

Bi saio egingo dira aurrez aurre, biak gazteleraz, eta bertan, formazioa eskaintzeaz gain, seme-alabekiko komunikazioaren gainean gogoeta egingo da.

Programan parte hartu ahal izateko, gizartekintza@eibar.eus helbidera idatzita edo ikastetxeetako gurasoen elkarteen bitartez eman behar da izena.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »