‘Shock’ , ‘Aski’ eta ‘Rosk’ graffiteroak identifikatu ditu Eibarko Udaltzaingoak

‘Shock’ , ‘Aski’ eta ‘Rosk’ graffiteroak identifikatu ditu Eibarko Udaltzaingoak
2019/04/24 19:06
eta kitto!
Joan den asteko asteazken eta ostegun gauetan, Eibarko Udaltzaingoak Eibarko kaleetan eta inguruan jarduten duten lau graffitero identifikatu zituen hormak margotzera zihoazen unean. Udaltzaingoaren esku-hartzea bi lekutan gertatu zen, Legarren eta Iturburun. Ezustean harrapatutako  bi graffiterok ‘Shock’ izena erabiltzen dute euren pintadak sinatzeko, eta beste bien gaitzizenak ‘Aski’ eta ‘Rosk’ dira.

Graffiteroak identifikatu ostean, guztiei materiala kosfiskatu zitzaien: aerosolak, pintura poteak eta rodilloak. Udaltzaingoak 4 graffiteroen aurkako izapideak hasi ditu, ustez legea hausteagatik prozedimendu zigortzailea martxan jarri ahal izateko. Pertsona horiei espedientea zabaldu ahal izateko beharrezkoa da `in fraganti` harrapatzea, "eta horretan datza, hain zuzen ere, aurreko asteko operazioaren garrantzia".

Eibarko Udaletik azaldu dutenez, “gure kaleetan ugaltzen ari diren pintada eta graffitien aurrean, Udaletik eta Udaltzaingotik aktiboki dihardugu lanean zigor-neurri efektiboagoak ezarri ahal izateko. Ikusi dugunez, zigor ekonomikoak ez dira nahikoak, eta horregatik neurri drastikoagoak aplikatzen hasi gara”. Bien bitartean, udal brigadak herriko pintada eta graffitiak garbituko dituela adierazi dute.

graffitia-2