Sustantziarik gabeko adikzioei buruzko hitzaldia eskainiko diete gaur eta bihar gurasoei

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Sustantziarik gabeko adikzioei buruzko hitzaldia eskainiko diete gaur eta bihar gurasoei
ETA KITTO 2023, Aza 08

Gaur eta bihar, 18:00etatik 19:30era, ‘Sustantziarik gabeko adikzioak: zer dakigu hauei buruz?’ izeneko hitzaldia eskainiko dute Gurasoak Martxan programaren barruan.

Bertan parte-hartzeko izena eman beharko da, bai Gizartekintzan bertan (gizartekintza@eibar.eus) bai ikastetxe bakoitzeko Guraso Elkarteen bidez. Gainera, beharrezkoa da izen-emate orria betetzea.

Hitzaldi hauek euskaraz izango dira eta modu presentzialean edo online jarraitzeko aukera egongo da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »