Sutea izan da Isasi kalean

Sutea izan da Isasi kalean
2021/07/10 eta kitto!
Gipuzkoako suhiltzaileak Isasi kaleko 7an lanean ari dira, 14:30ak inguruan kale horretako eraikin batean  sortu den sutea dela-eta. Larrialdi  zerbitzuetatik azaldu dutenez, "Isasi 7-ko jatetxe batean extraktoreak edo  erauzgailuak sua hartu du. Menpean daukagu. baina oraindik berrikusten ari gara".

Eibarko  Udaltzaingotik baieztatu digutenez, "ez da kalte pertsonalik egon,  eta eraikineko biztanleak pixkanaka euren etxeetara bueltatzen ari dira". Dagoeneko kalea zabalik dago.