Talde feministek manifestazio zaratatsua deitu dute gaurko, 19:30ean Untzagatik

Talde feministek manifestazio zaratatsua deitu dute gaurko, 19:30ean Untzagatik
2021/03/08 eta kitto!
Nalua eta Matraka talde feministek manifestazio zaratatsua antolatu dute gaurko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta: "Dena aldatu sistema arrakalatuz" goiburuari jarraituta egingo den mobilizazioa Untzagatik irtengo da, 19:30ean.

Asteburuan zehar ere hainbat jarduera egin dira herrian bi talde horien eskutik: barixaku arratsaldean kaleak hartu zituzten, zapatuan Emakumeen Mundu Martxarekin bat egin zuten eta atzo, berriz, zaintzaren inguruan berba egiteko mahai-ingurua egin zen Untzagan eta Hemen taldeak kontzertua eman zuen.

[foogallery id="107021"]