Talde immunitatearen gaiari heldu dio oraingoan Ana Galarragak Koronabirusaren gakoak tartearen atal honetan. ETBk eta Elhuyarrek elkarlanean ekoizten duten Teknopolis saioan zientzia dibulgatzaileak egiten duen atalean talde immunitateak zertan datzan azaldu du: hau da, populazio talde handi bat berez infektatzea, immunitatea lortzea, eta horrekin babestea arriskuan dauden gainerako taldeak, hori da funtsean talde immunitatea, bideo honetan Galarragak ederto azaltzen duen moduan: