Talde immunitateari buruzko bideoarekin agurtu du denboraldia "Koronabirusaren gakoak" atalak

Talde immunitateari buruzko bideoarekin agurtu du denboraldia "Koronabirusaren gakoak" atalak
2021/06/22 eta kitto!
Talde immunitatearen inguruan aritu da Ana Galarraga Elhuyar zientzia unitateko dibulgatzailea denboraldia itxiko duen Koronabirusaren gakoak tartearen azken atalean. ETBk eta Elhuyarrek elkarlanean ekoizten duten Teknopolis saioan esandakoaren arabera, txertatutako populazioaren % 70i buruz hitz egiten denean, sarritan ez dira kontuan hartzen 18 urtetik beherakoak. Kontuan hartu behar da, gainera, birusaren aldaera batzuek, dirudienez, txertoetatik ihes egiten dutela, eta ez dakigu immunitateak zenbat irauten duen. Dioenez, "gure mundu globalizatu honetan, txerto-estalduran dauden desberdintasun handiak konpontzen ez diren bitartean, beti egongo da berragerraldiak gertatzeko arrisku larria".