Tatuaje solidarioen hirugarren edizioa apirilaren 27an izango da Astelena frontoian

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Tatuaje solidarioen hirugarren edizioa apirilaren 27an izango da Astelena frontoian
ETA KITTO 2019, Api 08

Hirugarrenez antolatu dute “Los tatuajes marcan la diferencia” tatuaje solidarioen inguruko ekitaldia. Apirilaren 27an  (zapatua) izango da, Astelena frontoian, 10:00etatik 22:00etara, eta 15 tatuadorek jardungo dute egun guztian lanean. Aurrekoetan bezala, tatuajea egin nahi duenak 50 euro ordaindu beharko ditu , eta batzen den dirua gaixotasun arraroak eta diagnostikatu gabekoak dituzten umeen alde lan egiten duten elkarte biri, Berritxuak eta AFESD izenekoeri laguntzeko erabiliko dute. Tatuajeak zelan egiten diren ikusi eta norberak tatuajeren bat egiteko aukera ez ezik, gerturatzen direnek txosna txiki bat, umeendako jarduerak eta DJ-ek eskainitako musika ere aurkituko dute.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »