“Teknologia berriak eta sare sozialak” izeneko hitzaldia gaur arratsaldean Portalean

“Teknologia berriak eta sare sozialak” izeneko hitzaldia gaur arratsaldean Portalean
ETA KITTO 2021, Mar 02

Gaur arratsaldeko 18:00etatik 19:30era bitartean egingo da “Gurasuak Martxan” programaren baitan “Teknologia berriak eta sare sozialak” gaiari buruzko solasaldia Portalean.

Gurasoei zuzendutako hitzaldi zikloaren barruan sartzen da gaurko hitzaldia, eta gazteleraz izango da. On line bidez zein presentzialki egiteko aukera dago. On line izen-ematea egin dutenei gaur bertan iritsiko zaie hitzaldiaren esteka.

Edozein informazio beharrez gero gizartekintza@eibar.eus helbide elektronikora idatzi daiteke.

Sin título-1

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »