Telefonia zerbitzuei buruzko informazioa emateko hitzaldia antolatu dute eguenerako

Telefonia zerbitzuei buruzko informazioa emateko hitzaldia antolatu dute eguenerako
2019/12/09 eta kitto!
Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak telefonia zerbitzuei buruzko hitzaldia antolatu du eguenerako, gai horren inguruan kontsultak egin eta zalantzak argitzeko jende askok eurengana joten duela ikusita, interesekoa izango delakoan. ‘Telefonía: contratos, facturas y derechos’ izenburuko hitzaldia 19:00etan hasiko da, udaletxeko pleno aretoan eta herritar guztientzat zabalik egingo da. Hizlaria, berriz, Euskadiko Kontsumitzaileen Erakundeko Kepa Loizaga izango da eta saioak ordu eta erdiko iraupena izango du.