Toledoko Itunaren kontrako manifestazioa egingo da bihar eguerdian, Eibarko Pentsionisten Taldeak deituta

Toledoko Itunaren kontrako manifestazioa egingo da bihar eguerdian, Eibarko Pentsionisten Taldeak deituta
2021/02/12 21:32
eta kitto!
Biharko (zapatua, hilak 13), Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak manifestazioak deitu ditu horretarako baldintzak betetzen diren herri guztietan eta Eibarren 12:00etan hasiko da, Untzagatik. Astelehenean bete ziren hiru urte eta 24 egun pentsio duin eta publikoen aldeko mobilizazioak hasi zituztenetik eta bertan irakurri zituzten bihar mobilizatzera eraman dituzten arrazoiak. Berriz ere, herritar guztiak deitu nahi dituzte bihar eurekin bat egitera eta manifestazioan parte hartzera, "pentsioen inguruko borroka gizarte osoarena delako".