Trafiko arazoak Deba ibaiak gainezka egiteagatik eta lur-jausien ondorioz

Trafiko arazoak Deba ibaiak gainezka egiteagatik eta lur-jausien ondorioz
2021/12/10 eta kitto!
Azken egunotan egin duen euriak kalteak ekarri ditu Eibar inguruko errepideetara. Batetik, bariantea itxita dago norantza bietan. Horrek, inguruan gertatu diren beste arazoekin batera, trafiko arazoak sortu ditu herrian.

 

  - Mendaroko ospitalerako sarrera ere itxita dago eta hara ez joateko deia egin dute, “hitzordua izan arren”, SOS Deiak-ek dioenez. N634 errepidea itxita dago Mendaro eta Deba artean, ur-putzuengatik.  





 

- Era berean, AP8a itxi egin behar izan dute lur-jausia gertatu ondoren Elgoibar inguruan (71. kilometroan), eta orain dela minutu batzuk bypassa jarri dute Eibar inguruan. Beraz, errei bakarra dago norantza bakoitzean eta arretaz gidatzeko aholkatu du Trafiko Zuzendaritzak. 3 km-ko auto-pilaketak daude.

 





 

- Eibar eta Soraluze artean, GI-627 errepidean, mozketa puntualak daude, ibaiak gainezka egin duelako.

 

 

- Mallabian, N-633 errepideko 39. kilometroan, errepidea itxi egin behar izan dute lur-jausia gertatu ondoren.