"Trenak 30 minuturo", trenen maiztasuna areagotzeko sinadura bilketa abiatu dute Eibarren ere

"Trenak 30 minuturo", trenen maiztasuna areagotzeko sinadura bilketa abiatu dute Eibarren ere
2023/02/03 eta kitto!
Deban abiatu zuten ‘Trenak 30 minuturo’ sinadura bilketa, eta ekimenari jarraituz beste hainbat herritan ere lekuak ezarri dituzte izen-ematea burutzeko. Eibarrera ere iritsi da ekimena, eta sinatzeko orriak Guridi, Buenos Aires, Baisi eta Errebal plazako tabernan daude. Ordu erdiroko zerbitzua lortzeko asmoz abiatu dute sinadura bilketa, ondoren Euskotreni eskaera luzatu ahal izateko


Debako talde batek hasi zuen sinadura bilketa, Zumaia eta Eibarren arteko ibilbidea egiten duen trenaren maiztasuna handitzeko eskaera eginez, hain zuzen ere, ordu erdiro izatea da eskaria: “Egunero trenez gabiltzan herritar taldetxo bat gara, zerbitzu hori hobetzeko saiakera egin nahi duguna. Gaur egun, Zumaia eta Eibar artean trena ordubetean behin baino ez daukagu bi noranzkoetan”.  Aipatu dutenez, Eibar eta Bilbo arteko zerbitzua ordu erdiro dago , baita Zumaia eta Donostia artekoa ere, hain zuzen ere, Donostia eta Bilbo arteko ibilbide osoan Mendaro, Deba eta Arroa dira 30 minutuko zerbitzurik gabe geratzen diren bakarrak.