Txertatutakoek ez dute koarentenarik egin beharko nahiz eta kontaktu estuak izan

Txertatutakoek ez dute koarentenarik egin beharko nahiz eta kontaktu estuak izan
2021/06/22 eta kitto!
Txertoaren pauta osoa hartu duten herritarrek ez dute koarentenarik egin beharko, COVID-19aren proban positibo eman duen pertsona baten kontaktua izan badira. Hala adostu dute Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek arratsalde honetan egin duten bileran.

Koronabirusaren kontrolerako eta prebentziorako estrategia eguneratzea erabaki du Osasun Publikoaren Batzordeak. Hemendik aurrera, positibo batekin harremana izan duten herritarrek ez dira etxean isolatu beharko, txertoaren pauta osoa eman baldin bazaie. Alabaina, PCR proba bat egin beharko dute kontaktu estu izan direla baieztatzerakoan, eta beste bat handik zazpi egunetara.

Edonola ere, arriskuan egon daitezkeen edo txertatu gabe dauden lagunekin harremanak ekidin beharko dute. Halaber, harreman sozialetan musukoa erabiltzea eta jendetza pilatzen den tokiak saihestea gomendatzen zaie.