ETBk eta Elhuyarrek elkarlanean ekoizten duten Teknopolis saioan Ana Galarragak egiten duen Koronabirusaren gakoak tartearen bigarren atalean txertoaren inguruko azalpenak ematen ditu kazetariak. Izan ere, COVID-19aren aurkako txertoari buruz galdera asko dago. Izango al da benetan txertorik? Eta zer garapen-puntutan dago etorriko den hori? Nolakoa izango da? Zer mugarri edo fase gainditu behar ditu? Horrelako galderei erantzuten ahalegintzen da Galarraga hurrengo bideoan: