Txoko taberna bihartik aurrera egongo da berriro ere zabalik

Txoko taberna bihartik aurrera egongo da berriro ere zabalik
2020/09/16 12:55
eta kitto!
Asteartean prebentzio neurri gisa ixtea erabaki zuen Txoko tabernak, bertako langile batek COVID-19an positibo eman ondoren. Tabernako jabe eta langileek PCR frogak egin dituzte. Emaitza guztiak negatiboak izan dira. Beraz,  taberna desinfektatu ondoren, bihar berriro ateak zabalduko dituztela azaldu digute.