Txolartekoek jende guztia alaitu eta animatzeko bideoa egin dute

Txolartekoek jende guztia alaitu eta animatzeko bideoa egin dute
2020/04/15 eta kitto!
Beste elkarte eta talde guztiek bezala, koronabirusa saihesteko asmoz, Atzegiko zuzendaritzak ere bertan behera laga zituen aisialdiko ekintza guztiak, Osakidetzak eta Osasun Sailak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera egindako gomendioak jarraituta. Hala ere, sare sozialen bitartez isolamenduari aurre egiteko jarduera ezberdinak ipini dituzte martxan eta, besteak beste, Atzegiko Txolarte eta lagun taldeak bideoa egin dute, “umore ona zabaltzeko eta zuen etxeetan pixka bat animatzeko”. Emaitza benetan ederra izan da, ikusi!

https://youtu.be/hUBIb_aI9O8