"Udako kuadrilla" udaleku irekiak antolatu dituzte dibertsitate funtzionala duten eskualdeko pertsonentzako

"Udako kuadrilla" udaleku irekiak antolatu dituzte dibertsitate funtzionala duten eskualdeko pertsonentzako
2022/05/09 eta kitto!
Maiatzaren 20ra arte zabalik dago Nuala Elkartearen "Udako kuadrilla" udaleku irekietan izena emateko epea. Nuala Elkarteak dibertsitate funtzionala duten pertsonak gizarteratzearen alde lan egiten du eta, Elgoibarkoa izan arren, zerbitzua eskualde osoari eskaintzen dio. Bigarren urtez jarraian antolatu dituzte "Udako kuadrilla" udalekuak. Helburua da dibertsitate funtzionala duten edo ez duten herriko eta Debabarreneko eskualdeko gazteak (16 urtetik gorakoak) uztailean eta abuztuan astero hiru arratsaldez elkartzea, hainbat begiralerekin batera udako planak egiteko. Jarduerak eguraldiaren araberakoak izango dira (hondartza, igerilekuak, paseoak, merendolak, ur jokoak…)

Iaz bezala, Elgoibarko Santa Klara komentu zaharreko lokalak izango dituzte elkartzeko eta abiapuntu gisa. Esan bezala, astean hiru arratsalde izango dira, astelehen, asteazken eta ostegunetan, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Izena ematen duten pertsonek hamabostaldi edo hilabete osoan eman dezakete izena. Prezioak honako hauek dira: 150 euro hilabete osoa eta 75 euro hamabostaldia (Nualako bazkide EZ direnentzat). Izena emateko Nuala elkartera idatzi daiteke: nualaelkartea@gmail.com

Nuala

Nuala3