Udal Artxiboak konfinamendu sasoiko argazkiak bidaltzera animatu nahi ditu eibartar guztiak

Udal Artxiboak konfinamendu sasoiko argazkiak bidaltzera animatu nahi ditu eibartar guztiak
2020/04/21 eta kitto!
Konfinamendu-aldi honetako oroimena izateko, Eibarko Udal Artxiboak eibartar guztiak animatu nahi ditu etxeko leihotik edo balkoitik argazkia egitera: “Argazkian zure izen-abizenak jarri eta, parentesi artean, zein kaletatik egin duzun gehitu. Posta elektronikoz bidali daiteke, artxiboa@eibar.eus helbidera edo, bestela, zuzenean lainora igo, LINK honen bidez. Jasotako argazki guztiekin ‘Eibar nire leihotik’ erakusketa egingo dugu”.

Honezkero asko dira argazkiak bidaltzera animatu diren eibartarrak, baina gehiago nahi dituztela azaldu dute Artxibotik: “Konfinamendu garai honetan zuen oroimena izan nahi dugu. Irudi-banku bat sortu nahi dugu, etorkizuneko belaunaldiei eibartarrek koronabirusaren pandemiari nola egin zioten aurre erakusteko”. Hori dela eta, etxean konfinatzeak dakarren guztia erakusten duten argazkiak bildu nahi dituzte: eguneroko egoerei buruzkoak, sormenari lotutakoak, etxe-barruko zein laneko uneak erakusten dituztenak, esperientzia pertsonalak irudikatzen dituztenak, gure hiriko irudiak…

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x300