Udal brigadako 7 langile hiri-altzarietan desinfekzio-lanak egiten ari dira herriko auzo guztietan

Udal brigadako 7 langile hiri-altzarietan desinfekzio-lanak egiten ari dira herriko auzo guztietan
ETA KITTO 2020, Mar 26

Udal Brigadako 7 langile, bakoitza Eibarko auzo batean, barandak, eskudelak, igogailuak eta edukiontziak garbitzen ari dira, “kontaktu gehien duten objektu edo azpiegiturak dira-eta”. Lanak Debabarreneko Mankomunitatearekin koordinatzen ari dira. Mankomunitatea, bere aldetik, desinfekzio-lanak egiten ari da egunotan jende gehien ibiltzen den guneetan, osasun etxeetan eta supermerkatuetan, besteak beste.

irazabal

COVID-19ak eragindako alarma-egoerak iraun bitartean, Brigadan lan egiten duten beharginen berrantolaketa egin du Udalak, “bide publikoaren desinfekzioa indartzeko lanak egin ditzaten”. Zazpi langile horiek lainoztatze-lanak egiten ari dira sodio-hipokloritoarekin (tokiak desinfektatzeko eraginkortasun handiko konposatu kimikoa) kontaktu gehien duten udal objektu edo azpiegituretan. Behargin guztiek dute beharrezkoa den ekipamendua, lan horiek segurtasun osoz egin ahal izateko.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »