Udal sailetako sei zerbitzu-karta berri eman dituzte argitara

Udal sailetako sei zerbitzu-karta berri eman dituzte argitara
2021/02/18 eta kitto!
Eibarko Udalak aste honetan bertan argitaratu ditu www.eibar.eus web orrian udal sailetako sei zerbitzu-karta berri. Udal Idazkaritzak, Udal Artxiboak, Obrak, Udaltzaingoak, Zerbitzuak eta Udal Hilerriak prestatutako dokumentuak dira eta aurretik argitaratutakoei jarraipena ematen diete.
Horrela, dagoeneko 21 dira herritarren eskura jarritako dokumentuak eta, azaldu dutenez, “arlo, zerbitzu edo unitate bakoitzak emandako zerbitzuei buruzko informazio osoa, egiazkoa eta erabilgarria ematen dute, bai eta bere funtzioak betetzean hartutako konpromisoei buruzkoa ere”.
Era berean, zerbitzu-gutun horiek beste alderdi garrantzitsu batzuk ere jasotzen dituztela azpimarratu dute, “hala nola, herritarren eskubideak eta betebeharrak, bai eta herritarrek parte hartzeko udal-sail bakoitzarekin dituzten bideak eta kasu bakoitzari dagokion araudia ere”.
Udalak beste udal departamentu batzuen zerbitzu-kartak prestatzea dauka aurreikusita eta, amaitzen dituztenean, besteekin batera argitaratuko dituzte.