Eibarko Udalak 2.000 euro emango ditu Greziako Lesbos uhartean dagoen Moriako errefuxiatuen kanpamenduak bizi duen egoera larria arintzen laguntzeko. Horrelakoetan egin ohi duten bezala, laguntzarako dirua ‘Hondamendi naturaletarako dohaintzak’ izeneko udal-partidatik hartuko da. Bestalde, Udalak dirulaguntza hori Zaporeak GKEaren bitartez bideratzea erabaki du, irailean sutea gertatu aurretik ere Zaporeak proiektuko boluntarioak han zeudelako lanean, errefuxiatuentzat janaria prestatzen.
#eibarkoudala#LesbosdirulaguntzaemergentziaerrefuxiatuGrezialarrialdimoriaZaporeak
Gaiarekin zerikusia duten albisteak