Udalak COVID-19ari buruzko gaiak biltzen dituen atal berria sortu du bere webgunean

Udalak COVID-19ari buruzko gaiak biltzen dituen atal berria sortu du bere webgunean
2020/04/13 eta kitto!
Herritarrei, modu ordenatu eta argi batean, alarma egoeraren ondorioz egunotan sortzen ari den informazio guztia emateko asmoz, Udalak COVID-19ari buruzko atal berria sortu du bere web orrian. Atal horretan, udal-eremuari dagokion informazioarekin batera, beste erakunde batzuetakoa ere biltzen joango dira.

Besteak beste, honako gai hauek kontsultatu daitezke: "Osasun-arretarako zentroak", "Adinekoentzako eta mendekoentzako laguntza-zerbitzua", "Ekonomia eta diru-laguntzak", "Garraio publikoa" edo "elikadura-zerbitzuetan eusteko neurriak". Horrez gain, Eibarko Udalak, konfinamenduko aste hauetan, herritarrei eskaintzen ari zerbitzu eta bestelakoen berri ematen dute.
Azaldu dutenez, “kontsultatu daitezkeen informazio asko herritarrei helarazi zaizkie, sortu ahala. Horren adibide dira zerga eta ekonomia arloan hartu diren neurriak, hala nola Eibarko egutegi fiskalaren aldaketa, Udalak eskainitako zerbitzu eta ikastaroei dagozkien tasen kobrantza etetea, eta "Umeak Eskolara" eta "Diru laguntzak Ikasleei" programetara bideratutako aurrekontu partida bikoizteko erabakia”.
Eduki berrienetako bat errolda edo bizikidetza txartela eskatzeko moduari buruzko informazioa da: “Alarma-egoeraren ondorioz egoera ekonomiko ahulean dauden pertsona guztiek eskatu ahal izango dituzte, pegora@eibar.eus helbidearen bidez, banku-erakundeekin hipotekaren moratoria izapidetzeko beharrezkoak diren dokumentu horiek”.