Udalak Urkira eta Polonia Etxeberriara zabaldu du Taxibusaren zerbitzua

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Udalak Urkira eta Polonia Etxeberriara zabaldu du Taxibusaren zerbitzua
ETA KITTO 2021, Eka 21

Guartik aurrera Taxibus zerbitzua Polonia Etxeberriara (9:33an, 11:33an, 12:33an eta 16:33an) eta Urkira ere (minutu bat geroago) iritsiko da. Orain arte, taxibusak —astelehenetik ostiralera—, Egogainetik irten, Txaltxazelairantz jo, eta Sansaburu eta Errekatxutik jarraitzen zuen, bai eta herriko beste toki batzuetatik ere. Gaurtik aurrera Urkira eta Polinia Etxeberriara ere ailegatuko da.

Duela gutxi Urkin Udalbuseko geltokia kendu zela-eta, bizilagunek beste garraio-konponbide bat eskatu zuten auzorako. Taxibusak astelehenetik ostiralera funtzionatzen du, egunero lau zerbitzu ditu eta Udalbusa iristen ez den lekuetan geratzen da.

Horrela, aldaketa hauekin, taxibusak astelehenetik ostiralera emango du zerbitzua, 9:30ean Egogainetik abiatu eta honako leku hauetan geratuz: Polonia Etxeberria, Urki, Txaltxazelai, Sansaburu, Errekatxu, Bidebarrieta, Bittor Sarasketa, Matxaria 6, Matxaria 20, Jardiñeta 27, Jardiñeta 9, Ardantza, Itzio, eta Berriz ere Egogainera. Orain arte bezala, egunero lau zerbitzu egongo dira (hiru goizez eta bat arratsaldez).

Aldaketa hauen berri emateko, Udalak informazio-kartelak jarri ditu geltokietan.

Zerbitzua emateko, zortzi plazako ibilgailu bat dago, mugikortasun urriko pertsonei edo gurpil-aulkietan dabiltzanei bertara igotzeko sistemak dituena. Taxibusaren tarifa Udalbusaren berbera da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »