Udalerri guztiak itxiko dituzte bihartik aurrera

2020/10/26 18:27
eta kitto!
Eusko Jaurlarizak onartuko duen dekretuaren arabera,  ezingo da EAEtik irten edo sartu, Salbuespenak arrazoi sozioekonomikoak eta lan eta  osasun arlokoak izango dira (926/2020 errege-dekretuko 6.1 artikuluan zehazten dira salbuespenak).  Gaueko  mugikortasuna 23:00etatiik 06:00etara mugatuko da ( 926/2020 errege-dekretuko 5.1 artikuluan aurreikusitako jarduerak egiteko bakarrik zirkulatu ahalko da)..

Gainera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek ezingo dute euren herritik atera (salbuespenak 926/2020 errege-dekretuko 6.1 artikuluan) . Mugakideak dituzten herrietara igarotzeko salbuespen batzuk ezarri dituzte (Eibar eta Ermuaren arteko mugikortasuna, beraz, baimenduta egongo da jarduera sozioekonomikoak egiteko baldin bada).

Mugak egongo dira espazio publiko eta pribatuetan egoteko. Gehienez 6 pertsona egon beharko dira.

Alder aurretik hartutako neurri guztek indarrean jarraituko dute.

Neurriak bihar jarriko dira indarrean, goizeko 6:00etaik aurrera.