Udaletxean egingo dira "Oporrak afariketan" eta "Udan jolasean" programetako bilerak gurasoekin

Udaletxean egingo dira "Oporrak afariketan" eta "Udan jolasean" programetako bilerak gurasoekin
2016/06/09 14:12
eta kitto!
Datorren ekainaren 14tik 16ra bitartean, “Oporrak afariketan” eta “Udan jolasean” programetan izena eman duten haurren gurasoekin bilerak antolatu ditu Eibarko Haurreria eta Gazteria Sailak. Bilera hauek azkeneko urteetan Portalean egin izan dira baina aurten, hauteskundeak direla eta, tokia aldatu behar izan dute eta Udaletxean egingo dira, Batzar aretoan (2. solairuan) . Matrikulazio-orrietan Portaleako areto nagusian izango zela hedatu zuten baina informazio hau ez da zuzena.

Beraz,  maila bakoitzaren ordua eta eguna mantentzen da, aldatzen den gauza bakarra lekua da.

Udan Jolasean-en kasuan, ekainaren 14an (martitzena), 18:00-etan. Eta Oporrak Afariketan-ekoan, LH1 mailakoen gurasoentzat hilaren 14an (19:00), LH2-koen kasuan hilaren 15ean (18:00), LH3 eta LH4-koentzat hilaren 15ean (19:00) eta, azkenik, LH5 eta LH6-ko gurasoen bilera hilaren 16an egingo da, 18:00etan.