Udaltzainek ia 11.000 identifikazio egin eta 337 zigor ezarri dituzte alarma hasi zenetik

Udaltzainek ia 11.000 identifikazio egin eta 337 zigor ezarri dituzte alarma hasi zenetik
2020/05/12 eta kitto!
Gaur bertan eman dituzten datuen arabera, alarma egoera ezarri zutenetik 8.789 lagun eta 2.139 automobil identifikatu ditu Udaltzaingoak Eibarren. Horrez gain, 337 zigor ezarri ditu martxoaren 17tik maiatzaren 11ra bitartean, etxean egoteko agindua edo segurtasuna bermatzeko neurriak ez betetzeagatik.

Atzo bertan hainbat kexa jaso zituzten, taberna batean baino gehiagotan, terrazetan, jende ugari zegoelako pilatuta. Jakinarazi dutenez, “araudiaren berri eman zitzaien eta jende gehiegi pilatuta zegoen eremuak hustu genituen. Gainera, establezimendu horietako batzuei administrazio-txostena egin zaie”. Horrez gain, Ardantzan gazte batzuk botiloia egiten ari zirela jakinarazi zieten. Agenteak bertaratu eta zazpi lagun identifikatu zituzten. Egunez eguneko datuak ikusi nahi badituzue joan taulara: TAULA.pdf

 

IMG_2287