Udazkeneko Jabetze Eskolako ikastaroetan aurrematrikula egiteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik

Udazkeneko Jabetze Eskolako ikastaroetan aurrematrikula egiteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik
2021/09/09 eta kitto!



Udazkeneko Jabetze Eskolako ikastaroetarako aurrematrikula irailaren 30era arte egin daiteke, Udalaren webgunean eskuragarri dagoen formularioa beteta. "Interesa daukaten emakumeak topaketa, prestakuntza eta hausnarketa gune feminista honetara gonbidatu nahi ditugu", adierazi dute Andretxea Berdintasun Zerbitzuti

Ikastaro berriak hauek dira: “Zahartze ona izan”, “Bizitzarako mindfulness: ahalduntze-tresna”, “Hile-topaketak: ziklikoki bizitzen”, “Batera ibil gaitezen: espartin-tailerra” eta “Autodefentsa Feminista” (euskaraz eta gaztelaniaz). Edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago jasotzeko 943 54 39 38 / 688 853 440 telefono zenbakietara deitu daiteke.

Berriro ere gonbidatu nahi zaitugu hurbildu zaitezen emakumeontzako topaketa, prestakuntza eta hausnarketa gune feminista honetara. Gure eskaintza zuen gustukoa izatea espero dugu.


Informazio gehiagorako SAKATU HEMEN.