Udazkeneko Jabetze Eskolako ikastaroetan izena emateko epea zabalik

Udazkeneko Jabetze Eskolako ikastaroetan izena emateko epea zabalik
2019/09/03 09:05
eta kitto!


Udazkeneko Jabetze Eskolako ikastarotan izena emateko epea irailaren 20ra arte egongo da zabalik. Matrikulak Andretxean eta Pegoran egin daitezke.

Eskaintzen diren ikastaroen artean, "Ofimatika guztientzat" tailerra antolatu dute. Ikastaro honetan Word eta Excel programak erabiltzen ikasiko dute, gaur egun erabilgarriak diren dokumentuak sortzeko.  Curriculuma egin, datuak taula batean aurkeztu, irudiak erantsi... Gainera, zalantzak argituko dira eta sortutako arazoak konponduko dira.

Hemen daukazue udazkenean eskainiko diren ikastaro  guztiak:



Amets egitea, sinistea eta sortzea


Tailer honetan gure ametsak bete ahal izateko modu berri bat partekatuko da.  Adierazpen eta sormen teknika batzuen bidez, beste errealitate posible batzuk amesteko eta sortzeko gure izatea deskubritzen joango dira bertan izena ematen dutenel. "Ez da bakarrik ahal duguna, gainera da merezi dugula!"


Egunak: urriak 1, 8, 15, 22 eta 29, azaroak 5, 12, 19 eta 26 eta abenduak 3, ASTEARTEA

Ordua:  18:00 – 20:00

Tokia:  Portaleko ikastaro-gela

Iraupena:  20 ordu

Hizkuntza:  gaztelera

Formatzailea:  Mónica Nuñez Avila

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 15€. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 20 €.

 

Batera ibili gaitezen: espartin-tailerra


Emakumeei zuzendutako tailer honetan ahalduntzea landuko da, maila pertsonalean zein kolektiboan; eta horretarako sareak ehunduko dituzte, beldurrak kendu, sormena eta autoestimua sustatu … eta bitartean, birziklatutako materialez, espartinak egiten ikasiko dute.


Egunak:  urriak 2, 9, 16, 23 eta 30, ASTEAZKENA

Ordua:  17:00 - 20:00

Tokia:  Andretxea

Iraupena:  15 ordu

Hizkuntza:  gaztelera


Formatzailea:  Marian Idiaquez

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 15€. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 20 €.

 

Sabel dantza


Ikastaroan norberaren gorputzaren kontzientzia landu eta atal bakoitza independenteki mugitzen ikasiko dute, "horrela gure autoestimua eta gure feminitateaz arro egotea landuz". Ekialdeko dantzatik abiatuta, arabiar kulturako dantza folkloriko batzuk ere ezagutuko dituzte, eta bukatzeko koreografiak landuko dira eta baita bakoitzak libre dantzatzea ere.


Egunak:  urriak 2, 9, 16, 23 eta 30, azaroak 6, 13, 20 eta 27 eta abenduak 11, ASTEAZKENA

Ordua:  18:00-20:00

Tokia:  Portaleko ikastaro-gela

Iraupena:  20 ordu

Hizkuntza:  euskara

Formatzailea:  Jaione Albeniz Pagola

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 15€.Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 20 €.

 

Gure bizi energia hobetzen: Chi-kung


Chi kung, osasuna era integralean hobetzeko praktikak dira, gorputza, burua eta energia kontuan hartzen dituztenak. Energia zuzentzen, aktibatzen edota orekatzen laguntzen gaituzten ariketa suabe, arnasketa eta arreta bitartez, Chi Kung-ek gure osasuna eta bizitasuna hobetzen du. Aldi berean, emozioak orekatzeko ere lagungarria da.


Egunak:  urriak 4, 11, 18 eta 25 eta azaroak 8, OSTIRALA

Ordua:  18:00 – 20:00

Tokia:  Portaleko ikastaro-gela

Iraupena:  10 ordu

Hizkuntza:  euskara

Formatzailea:  Idoia Eizmendi Aldasoro

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 15€. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 20 €.

 

Ofimatika guztientzat


Ikastaro honetan Word eta Excel programak erabiltzen ikasiko ahal izango da, gaur egun erabilgarriak diren dokumentuak sortzeko. Gure Curriculuma egin, datuak taula batean aurkeztu, irudiak erantsi edo PDFak sortu. Gainera, zalantzak argituko dira eta sortutako arazoak konponduko dira.


Eguna:  urriak 1, 8, 15, 22 eta 29, azaroak 5, 12, 19 eta 26 eta abenduak 3, ASTEARTEAK

Ordua:  17:00 – 19:00

Tokia:  Untzagako Jubilatuen Etxea

Iraupena:  20 ordu

Hizkuntza:  gaztelera

Formatzailea:  Yanire Sagredo Hernaez

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 8€. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.

 

Autodefentsa Feminista


Ikastaro honen bidez erasoak identifikatu ahal izango dira, euren jatorria aztertu, eta bortizkeriaren garapena eta ondorioak ezagutu. Era errazean eta zailtasunik gabeko tekniken bidez irakatsiko zaie emakumeei eguneroko bizitzan pairatzen diren eraso sexistei aurre egiten.


Eguna:  azaroak 9 eta 10, LARUNBATA ETA IGANDEA

Ordua:  Larunbatean 10:00 – 13:30 eta 16:30 – 20:30

eta Igandean 10:00 – 13:00

Tokia:  Portaleko ikastaro-gela eta dantza gela

Iraupena:  10,5 ordu

Hizkuntza: gaztelera

Formatzailea:  Isabel  Bernal

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 15 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 20 €.



Udazkeneko Jabetze Eskolako egitarau osoa ikusteko aukera duzue hurrengo loturan: https://www.eibar.eus/…/udazkeneko-jabetze-eskolako-ikastar…