Ukrainako herriari elkartasuna adierazteko ekitaldia egin da Untzagan

Ukrainako herriari elkartasuna adierazteko ekitaldia egin da Untzagan
2022/03/09 21:08
eta kitto!
Eibartar askok adierazi nahi izan diete babesa eta elkartasuna Ukrainako herritarrei, gaur 20:00etan Untzaga plazan elkarretaratuta. Ekitaldia Eibarko Udalak deitu du, EUDELek euskal udal guztiei egindako deiarekin bat eginez. Eibarren eta inguruko herrietan bizi diren ukrainarrak batu dira, euretako asko beraien herrialdeko banderak zabalduta eta, bost minutuko isilunea eta gero, Ukrainako bandera igo dute Jon Iraola alkateak eta Liudmyla Gortovliuk Eibarren bizi den ukrainarrak, hango himnoa entzuten zen bitartean. Amaieran bertan bildu diren ukrainarrek eskerrak eman nahi izan dizkiete euskal herritarrei, bizitzen ari diren une zail hauetan emandako laguntasunarengatik.

ukraina elkarretaratze 00 ukraina elkarretaratze 01 ukraina elkarretaratze 02 ukraina elkarretaratze 03 ukraina elkarretaratze 04 ukraina elkarretaratze 05 ukraina elkarretaratze 06 ukraina elkarretaratze 07 ukraina elkarretaratze 08 ukraina elkarretaratze 09 ukraina elkarretaratze 14 ukraina elkarretaratze 18 ukraina elkarretaratze 20