Ukrainar herriari babesa adierazteko elkarretaratzea deitu du biharko Udalak, 20:00etan Untzagan

Ukrainar herriari babesa adierazteko elkarretaratzea deitu du biharko Udalak, 20:00etan Untzagan
2022/03/08 eta kitto!
Eibarko Udalak, EUDELek euskal udal guztiei egindako deialdiari erantzunez, elkarretaratzea antolatu du biharko (martxoak 9), Untzaga plazan, Eibarko herritarrek ukrainar herriari babesa eta elkartasuna adierazteko. Ekitaldia 20:00etan izango da, “ahalik eta jende gehien batu ahal izateko”. Bost minutuko isilunea egingo da eta, ondoren, Ukrainako bandera igoko da, udaletxeko fatxadaren aurrean egongo den mastan.

Udalak Eibarren bizi diren ukrainarrei ekitaldiarekin bat egin dezaten komunikazio berezi bat bidali die eta, horrez gain, herritar guztiak gonbidatu nahi ditu elkarretaratzera joatera.

Elkarretaratzea deitzearekin batera, Udalak 3.000 laguntza humanitarioa bidali die ukrainarrei eta sei lagun hartzeko moduko udal etxebizitza bat eskaini du, gerratik ihesi herrira datozenei harrera egiteko.