Ukraina-Euskadi gizarte eta kultura arloko eta garapenerako lankidetzako elkartetik deialdi berezia egin dute Ukrainan egoera zaila bizitzen ari direnei laguntzeko. Janari, arropa eta botika bilketa hasi dute Elgoibarren zein Mendaron; baina, gaur eta bihar bakarrik.
Elgoibarren Etxeberria tanatorioan jasoko dute Ukrainarako laguntza, bertan lan egiten baitu Yuliya Prokopenko ukrainarrak. Goizez, 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.
Era berean, Mendaroko Arno Guraso Elkarteak ere bat egin du kanpainarekin. Gaur eta bihar Mendaroko udaletxe azpiko lokalean jasoko dute Ukrainara bidaltzeko materiala, ondorengo ordutegian. Goizez, 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.
INFORMAZIO GEHIAGO BARREN.EUS atarian