Unia Martxan ekitaldian egindako kilometroak Elikagaien Bankuari emateko janari kiloengatik trukatu dituzte

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Unia Martxan ekitaldian egindako kilometroak Elikagaien Bankuari emateko janari kiloengatik trukatu dituzte
ETA KITTO 2020, Abe 22

Uni Eibar-Ermua ikastetxean abenduaren 12tik 19ra bitartean Uniko I. Lasterketa Solidarioa martxan egon da, Elikagaien Bankuari laguntzeko asmoz. Unia Martxan izeneko ekitaldi honetan 330 ikaslek eta 60 langileek hartu dute parte: astebetez, ikasle, irakasle eta irakasle ez diren langileek kirol jarduera desberdinak erregistratu ahal izan dituzte. Denen artean egin diren kilometro eta orduak kontabilizatzeko Strava aplikazioa erabili da eta guztira, 818 ordutan, 2.400 kilometro egitea lortu da. Kilometro horiek guztiak Elikagaien Bankuari emateko janari kilo bihurtu dituzte. Ekimenaren arduradunen berbetan, “gure osasuna zaintzeaz gain, gaur egun bizitzen ari garen egoera larri honetan, txarto pasatzen ari diren familiei laguntzeko gure aletxoa gehitu nahi izan dugu”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »