Domeka goizean, 11:30ean egingo diote omenaldia Felix Elkoroiriberi, Coliseo antzokian. Ekitaldian, besteak beste, Trio Medianoche taldeak eta Untzagako jubilatu etxeko gitarra taldeak eta abesbatzak hartuko dute parte eta sarrera doan izango da, gonbidapenarekin (leihatilan bertan eska daiteke). Untzagako jubilatuek horrela eskertu nahi dizkiote “Eibarko hiriaren zerbitzura bizitza oso bat eta Untzaga Jubilatuen Etxeko presidente gisa egindako ibilbide luzea”.