Gaur Indarkeria Matxisten Kontrako Eguna dela eta, goizean Untzagako zuhaitzak puntu-lanekin jantzi dituzte, Altzoa Eibarko emakume alargunen elkarteak, Emakumeen Mahaiaren laguntzarekin antolatutako “Indarkeria Matxisten Aurkako Matazak Ehuntzen” izeneko ekitaldian. Eta eguerdian elkarretaratzea egin da Untzagan, Berdintasun Zerbitzua-Andretxeak deituta, “Indarkeria Matxistaren aurrean, Saretze Feminista” goiburuari jarraituta. Gaurko azken deialdia 19:00etarako egin dute, Untzagan: Matraka eta Nalua talde feministek indarkeria matxisten kontrako manifestazioa deitu dute.