Urkizuko medikuntza zentruak gaur itxiko ditu ateak

Urkizuko medikuntza zentruak gaur itxiko ditu ateak
2022/02/11 eta kitto!
Gaur itxiko ditu ateak Urkizuko dorreetan dagoen Eibarko Medikuntza Zentruak (EMZ), 35 urtez Eibarren zerbitzua ematen aritu eta gero. Adierazi dutenez, belaunaldi-erreleborik ez dago eta, beraz, ezin izan dira ordezkatu erretiroa hartu duten medikuak. Gauzak horrela, medikuntza zentrua ixteko erabakia hartu dute akziodunek.