Urkizuko merkadilloa abian da berriro, bederatzi asteko etenaldiaren ondoren

Urkizuko merkadilloa abian da berriro, bederatzi asteko etenaldiaren ondoren
2020/05/20 eta kitto!
Pandemiaren eraginez bederatzi astetan herriko eguaztenetako merkadilloak egin barik egon ondoren, gaur goizean abiatu da berriro Urkizu parkea hartzen duen elikagaiena. Goizetik zabaldu dituzte Urkizuko bi parkeak hartzen dituzten 11 postuak (lau goiko aldean eta beste zazpi behekoan); hori bai, segurtasun neurriak betez eta horrek eragindako ilarak gordez. Merkadilloak ohiko ordutegia izango du eta eguerdia pasatuta itxiko dituzte postuak. Txaltxa Zelaiko erropen merkadilloa oraindik ez da hasi funtzionatzen.