Urtarrilaren 28ra arte bilduko dituzte Eibarko eskubaloi taldeetako argazki eta bideo historikoak

Urtarrilaren 28ra arte bilduko dituzte Eibarko eskubaloi taldeetako argazki eta bideo historikoak
ETA KITTO 2022, Urt 13

JD Arrate sortu zenetik 75 urte eta Eibar Eskubaloi taldea sortu zenetik 10 urte bete diren honetan, 2021-2022 denboraldian erakusketa bat antolatzen ari dira, sasoi horretako argazki historikoekin. Azaldutakoaren arabera, “ondoren, jasotzen dituzten argazki guztiak biltzen dituen artxibo digital handi batean islatzea da asmoa, biltegi historiko gisa ere balio izateko”. Argazkien digitalizazio-lana amaitzen ari dira eta horretarako jarri den azken eguna urtarrilaren 28a da.

Hori dela eta, argazkiren bat edo bideoren bat aurkez dezakeen orok, aipatutako eguna baino lehen bidaltzeko eskatu dute, posta elektronikoz, eskubaloiaeibarren@gmail.com helbidera. Arduradunek azaldu dutenez, “argazki edo bideo kopuru handia izanez gero, doako plataformen bidez bidaltzeko aukera dago, hau da, Wetransfer, Drive eta horrelakoen bitartez, edo bestela mezu elektroniko horretan jakinarazi dezakete nola egin ikusteko”. Argitu dutenez, “aurkezten diren argazki/bideo guztiak digitalizatu eta eman dituen pertsonari itzuliko zaizkio”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »