Urtarrileko `Txikitto!´ hilabetekaria kalean da, ikastetxeen eta ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik

Urtarrileko `Txikitto!´ hilabetekaria kalean da, ikastetxeen eta ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik
2020/01/20 eta kitto!
6 eta 12 urte bitarteko Eibarko ikasleek aste honetan eramango dute etxera urtarrileko Txikitto! aldizkaria. Oraingoan “Go!azen 6-0” ikuskizuneko argazkiak ikusiko dituzue eta, horrez gain,  Aratosteetako Play Back lehiaketan parte hartzeko betebeharrak irakurri ahal izango dituzue. LH 5. edo 6. mailakoak bazarate, animatu zaitezte pate hartzera! Primeran pasatuko duzue!

"Gure aitxitxa-amamekin berbetan atalean" Lourdes Uriarteri elkarrizketa egin dio Gari Corrales ilobak. Lourdes amama Eibarren jaio zen orain dela 58 urte eta bertan bizi da. Hiru ilobaren amama da, Gari, Jare eta Ekai, eta horietako nagusienak, Garik, elkarrizketa egin dio.

Ikasleekin berriketan atalean, La Salle Isasiko 6. mailako ikasleek ikaskide berri bat dute aurten, Eritreatik etorritako errefuxiatu bat. Horren harira, errefuxiatuen gaiaren inguruko gauzak ikasteko lanketa egin dute, eta ikasitakoa ikastetxeko beste ikasleei igorri diete.

J.A. Mogeleko ikasleek ‘Asaloj iklua’ jolasa aurkeztu digute, hau da, ‘Aulki jokoa’ alderantziz. Ohiko jolasean egiten den bezala pertsonak eliminatu beharrean, aulkiak eliminatuko dira pertsona kopurua mantenduz.

https://www.youtube.com/watch?v=fSlqZSYS3xk&feature=emb_title

Hori guztiaz gain, aurrekoetan bezala, ikastetxeetako berriak,  ikasleek egindako denborapasak, txisteak eta ipuina, eta atal ugari aurkituko dituzue (sukaldaritza, eskulanak, liburuak...)  Ziur gaude primeran pasatuko duzuela!

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai. Bideo guztiak lotura honetan: https://etakitto.eus/mediateka/bideoak