Uztaileko eta abuztuko udalekuetan parte hartzeko aurrematrikula zabalik, gaurtik hasita maiatzaren 5era

Uztaileko eta abuztuko udalekuetan parte hartzeko aurrematrikula zabalik, gaurtik hasita maiatzaren 5era
2020/04/27 eta kitto!
Gaurtik hasita (apirilak 27) eta  maiatzaren 5era bitartean uztaileko "Oporrak afariketan" eta "Udan jolasean" eta abuztuko "Firin-Faran" eta "Umiak Firin-Faran" udaleku irekietan parte hartzeko aurrematrikula epea zabalduko da. 5-11 urte bitarteko haurrek uda ahaztezin bat igarotzeko aukera paregabea izango dute Eibarko Udalak antolatzen dituen udalekuetan.

Aurtengo kanpainaren antolaketa eta garapena osasun-arloko agintariek ematen dituzten jarraibideek eta hartzen dituzten neurriek baldintzatuko dute eta, halaber, erabakigarria izango da horretarako baldintza material egokiak izatea ere.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001

Momentuz, aurrematrikula egingo da bakarrik. "Oraingoz ordainketarik ez egiteko" eskatu dute: "abisatuko dugu ordainketak noiz egin. Euskarriak eskura daude , baina bertan dauden datak aldatu ahal izango dira COVID-19 gaixotasunari aurre egiteko hartzen ari diren erabakien ondorioz. Beraz, adi egon, www.eibar.eus/kultura webgunean informazioa argitaratzen joango baitira, eta sare sozialen bidez ere partekatuko dutelako.

"Udan jolasean", "Oporrak afariketan", "Firin-Faran" eta "Umiak Firin-Faran" udaleku irekietan parte hartzeko ezinbestekoa izango da apirilaren 27tik maiatzaren 5era bitartean aurrematrikula egitea. "Udan jolasean" eta "Umiak Firin-Faran" programak 5 urteko haurrei zuzenduta daude (bata uztailean izango da eta bestea abuztuan); hau da, 2014 urtean jaiotako haurrentzat. "Oporrak afariketan" eta "Firin-Faran" (lehena uztailean, eta bigarrena abuztuan) programak aldiz, lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko haurrentzat zuzenduta daude.

Informazio guztia hemen daukazue.