Venezuelako janaria prestatuko dute gaur arratsaldean, emakumeentzako kultura arteko sukaldaritza saioan

Venezuelako janaria prestatuko dute gaur arratsaldean, emakumeentzako kultura arteko sukaldaritza saioan
2022/04/05 10:20
eta kitto!
Gaur arratsaldean, 17:30etik 19:30era bitartean Portaleko sukaldaritza gelan egingo den emakumeentzako kultura arteko sukaldaritza saioan, Venezuelako plater bat prestatuko dute. Jarduera irekia eta doakoa izango da eta ez da beharrezkoa aurretik izena ematea. Informazio gehiagorako 685 759 091 telefono zenbakira deitu daiteke.

Berdintasun Zerbitzua-Andretxeak antolatutako jarduera honekin hainbat jatorritako emakumeen arteko harremanak sustatu nahi dituzte. Horrela, elkartzeko espazioa beraien esku ipinita, “bizipenak partekatzeko, bakardadeak, isolamenduak, eskasiak, segurtasun-gabeziak, zaurgarritasunak, mesfidantzek…”.

Topaguneari buruzko informazio gehiago ikusteko, hemen sakatu.