WhatsAppek mezuen birbidalketak mugatu ditu, albiste faltsuak eta desinformazioa saihesteko

WhatsAppek mezuen birbidalketak mugatu ditu, albiste faltsuak eta desinformazioa saihesteko
2020/04/07 eta kitto!
"Covid-19 gaitza hedatzen hasi zenetik desinformazioa ugaritu dezaketen birbidalketa kopurua nabarmen handitu direnez",  mezu horien hedapena murrizteko asmoz, aurrerantzean behin bakarrik birbidali ahal izango da askotan zabaldutako mezu bat. WhatsApp berehalako mezularitza zerbitzuak muga berria ezarri du  eta orain mezuak txat edo talde bakoitzeko behin baino ezin dira zabaldu, gehiegizko birbidalketak eta desinformazioa saihesteko.

Maiz zabaltzen diren mezuei aplikatzen zaie neurria, eta, iaztik, konpainia horrek gezi bikoitzeko ikono batekin identifikatzen ditu jatorri ezezaguna duten mezuak, bidalketa egin duen erabiltzaileak bere kontaktuen artean ez dagoen beste pertsona batek bidalitako mezua zabaldu duela adierazteko. Hala, mezu horien hedapena murrizteko asmoz, aurrerantzean behin bakarrik birbidali ahal izango da askotan zabaldutako mezu bat.

Mezuak talde bakoitzeko behin bakarrik birbidaltzeko muga aplikazioak mezu bat aldi berean 20 hartzaileri bidaltzeko aukera murriztu ondoren iritsi da; herrialde batzuetan, 5era jaitsi zuten muga hori. Horren ondorioz, mundu mailako mezuak % 25 murriztu ziren, konpainiaren arabera.